Info
Selektah Kolektiboa sortu aurretiko garaiak, magia berezia izan zuten. Daddy Jeff eta Zigor DZ ezagutu nituenean, elkarrekin aritzeko asmoa zeukaten.
Hernaniko EHE taldean antolatutako emanaldi batean ezagutu nituen (Jon Iraola eskerrak). /DaddyDZ-Tilos-lehenkontzertua.jpg)
Tilosetako emanaldia, Daddy Jeff Zigor DZrekin batera.
HENDAIAKO ENTSEGUA
Garai hartan Daddy Jeff Hendaian bizi zen eta bere etxean entseguren bat egina zuten. Maketa prestatzen ari ziren Daddy Jeff izenarekin kaleratuko zutena. Iñakik baseak egiten zituen eta Zigor bere dj-a zen.
/DaddyDZ-Hendaiaetxea04.jpg)
Zigor eta Arri, Daddy Jeff maketa erakusten./DaddyDZ-Hendaiaetxea03.jpg)
Lokalen faltan, etxean ensaiatu behar :-)
/DaddyDZ-Hendaiaetxea08.jpg)
Garaiko ekipamendua.
/DaddyDZ-Hendaiaetxea02.jpg)
Zigorren eskratx fina, maketaren atzean...
/DaddyDZ-Hendaiaetxea07.jpg)
Daddy Jeff, oso gaztetik izugarrizko flow/estiloarekin :-)
/DaddyDZ-Hendaiaetxea05.jpg)
Zuzenekoetarako behar bezala prestatzen :-)
Entzun aldizkarirako elkarrizketa egin nien eta harreman berezia sortu zen gure artean. Elkarrizketa hori irakurrita jarri zen ondoren Iruñeako Wanka gurekin harremanetan. Molte Mc, Zigorren anaia ere ondoren animatu zen bere abeslari doain bereziak gurekin konpartitzera :-)
Daddy Jeff eta Zigor ezagutu nituenerako, disko jartzaile modura aritzen nintzen haibat txokotan eta musika jartzeko deitzen zidaten leku guztietara gonbidatzen hasi nintzen.
AÑORGAKO GAZTETXEA
Gure gaztetxe kuttun horietakoa izan da. Baldintza fisiko onena izan gabe ere, emanaldi eta festa ederrak egiteko aukera izan degu bertan. SAIO HORRI BURUZKO INFORMAZIOA "Emanaldi batzuen info" atalean ikus dezakezue.
DALTON TABERNA
Debako Dalton tabernan eskeinitako saio historikoari buruzko xehetasunak, Selektah Kolektiboa atalaren azalpen orrian ikus dezakezue :-)


















